Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentzia
Agencia de Evaluación de la Calidad y Acreditación del Sistema Universitario Vasco
EEES eremuak eta Espainiako araudian izandako aldaketek ezartzen dutenez, ematen dituzten irakaskuntzekin zerikusia duten helburuak beren jardunean betetzen dituztela bermatu behar dute unibertsitateek, etengabeko hobekuntzaren bidean betiere. Horregatik, Kalitatea Bermatzeko Barne Sistemak (KBBS) eta politikak formalki ezarri behar dituzte eta denen eskura jarri. Horrekin guztiarekin bat, ANECAk eta AQU eta ACSUG agentziek AUDIT programa garatu dute, elkarrekin lankidetzan. Irakaskuntzen kalitatea bermatzeko orain arte egin diren jarduerak bateratzea xede duen KBBS diseinatzeko jarraibideak ematea du helburu unibertsitate-zentroei zuzendutako ekimen honek. Jarraibideak Zentroentzat badira ere, Unibertsitate osoari zuzendutako zehar-elementuak ere badaude (esate baterako, pertsonal akademikoari, baliabide materialei eta zerbitzuei dagokienez).
2010eko deialdian izena emateko fitxa
Deialdi honetan parte hartu nahi duten unibertsitateek 2010eko abenduaren 20a arte dute eskaerak bidaltzeko epea.
Deialdi honetan interesa duten Euskal Unibertsitate Sistemako Zentroek izena emateko fitxa bete eta helbide hauetara bidali behar dute: audit@uniqual.org edo
Uniqual AUDIT programa San Prudentzio, 8 01005 Gasteiz
Deialdian parte hartu nahi duen zentro bakoitzeko eskaera bat bidali behar da. Zentro guztietarako KBBS bakarra diseinatu nahi duten unibertsitateek eskaera bakarra bidali behar dute.
Guías para el diseño de Sistemas de Garantía Interna de Calidad de la formación universitaria