Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentzia
Agencia de Evaluación de la Calidad y Acreditación del Sistema Universitario Vasco
2009ko azaroaren 6an ireki da Egiaztapen Deialdi Orokorreko eskariak aurkezteko epea eta abenduaren 6rarte egongo da irekita.
ESKAERA ETA CURRICULOA GOMENDATURIKO EGIAZTAPENA PROGRAMA ERABILIZ AURKEZTEKO ARGIBIDEAK (2009ko Deialdi orokorra)
Egiaztapen Orokorrerako eskaera eta curriculoa behar bezala betetzeko guztiz beharrezkoa da hurrengo arauen irakurketa sakona:
Eskaerak eta dagokion curriculoa EGIAZTAPENA2009 (egiaztapen orokorrerako prozedurarara aurkezten dutenentzakoa) aplikazio informatikoaren bidez bete eta bidali daitezke edo Deialdiaren I eta II Eranskinetan dauden ereduak erabiliz UNIQUALeko Erregistroan Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan ezarritako edozein baliabideren bidez aurkeztu ahal izando dira. Hala ere, bigarren bide hau erabiliz gero, arrazoi teknikoengatik, espedientearen izapideak motelagoak izango dira arrazoi teknikoengatik.
Eskaera eta curriculoarekin batera, eskatutako titulazioa edukitzea eta curriculoa osatzen duten meritu guztiak egiaztatzen dituen dokumentazioaren kopia aurkeztu beharko da. Eskaera osatzeko eta bidaltzeko EGIAZTAPENA2009 aplikazio informatikoa erabiltzen duten eskatzaileek, dokumentazio egiaztatzaile guztiak eskaneatu ondoren, aplikazio informatiko honen bidez bidali ahal izango dituzte.
Azkenik, eta kasu guztietan, interesdunek Uniqualeko web-orrian eskuragarri dagoen “egiazkotasunaren deklarazioa” aurkeztu behar dute. Deklarazio horretan, aurkeztutako dokumentu guztien zerrenda sartu behar da eta, dagokionean, jadanik Uniqualen eskuetan dauden dokumentuen zerrenda, aurreko prozeduraren batetakoak. Sinaturiko originala betiere Uniqualeko erregistroan aurkeztu beharko da Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan ezarritako edozein baliabideren bidez. Aipaturiko “egiazkotasunaren deklarazioa“ezin izango da inoiz ere telematikoki bidali.