Kontratatutako ikertzaileen ebaluazioa eta egiaztapena lortzeko Deialdia.

2009ko ekainaren 18an ireki da eskariak aurkezteko epea eta uztailaren 18rarte egongo da irekita.

ESKAERA ETA CURRICULUMA GOMENDATURIKO IKERKETA-EGIAZTAPENA PROGRAMA ERABILIZ AURKEZTEKO ARGIBIDEAK

Kontratutako Ikertzaileen Egiaztapenerako eskaera eta curriculuma behar bezala betetzeko guztiz beharrezkoa da hurrengo arauen irakurketa sakona:

Eskaerak eta dagokion curriculuma IKERKETA-EGIAZTAPENA aplikazio informatikoaren bidez bete eta bidali daitezke edo Deialdiaren I Eranskinean dagoen eredua erabiliz UNIQUALeko Erregistroan Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan ezarritako edozein baliabideren bidez aurkeztu ahal izango dira.

Eskaera eta curriculumarekin batera, eskatutako titulazioa edukitzea eta curriculuma osatzen duten meritu guztiak egiaztatzen dituen dokumentazioaren kopia aurkeztu beharko da. Eskaera osatzeko eta bidaltzeko IKERKETA-EGIAZTAPENA aplikazio informatikoa erabiltzen duten eskatzaileek, dokumentazio egiaztatzaile guztiak eskaneatu ondoren, aplikazio informatiko honen bidez bidali ahal izango dituzte.

Azkenik, eta kasu guztietan, interesdunek Uniqualeko web-orrian eskuragarri dagoen “egiazkotasunaren deklarazioa” aurkeztu behar dute. Deklarazio horretan, aurkeztutako dokumentu guztien zerrenda sartu behar da. Sinaturiko originala betiere Uniqualeko erregistroan aurkeztu beharko da Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan ezarritako edozein baliabideren bidez. Aipaturiko “egiazkotasunaren deklarazioa” ezin izango da inoiz ere telematikoki bidali.

Berriak

UNIQUALeko ADMINISTRAZIO KONTSEILUAREN AKORDIOAK

10/04/14

2008 EGIAZTAPEN MEMORIA

2008ko Memoria

2008-2009 JARDUNEN MEMORIA

2008-2009 JARDUNEN MEMORIA

Iraila
Al.Ar.Az.Og.Or.Lr.Ig.
303112345
6789101112
13141516171819
20212223242526
27282930123
Uniqual: San Prudencio 8, 01005 Vitoria-Gasteiz
Telf: 945.12.33.56, Fax: 945.26.06.27, e-mail: info@uniqual.org