Ordainsari-osagarri gehigarrien prozesuen ebaluazio positiboa lortu eta lankideko edota agregatuko figuretarako UNIQUALen egiaztapena lortu nahi duten UPV/EHUko irakasle eta ikertzaileak, betiere Euskal Unibertsitate Sistemari buruzko otsailaren 25eko 3/2004 Legearen Bigarren Xedapen Iragankorrean xedaturikoaren babesean.

UPV/EHUren Gizarte Kontseiluaren Osoko Bilkuraren 2007ko urtarrilaren 26ko erabakiaren bidez onartutako deialdiaren bidez ordainsari-osagarri gehigarrien prozesuan ebaluazio positiboa lortu zuten UPV/EHUko irakasle eta ikertzaileek berariazko txostena eskatu ahalko diote UNIQUALi kontratatzeko egiaztapen orokorreko prozeduraren pean zertan jarri gabe, lankideko edo agregatuko figuretan.

Egoera horretan dauden irakasleek uztailaren 29ko 149/2008 Dekretuaren (151. zenbakiko EHAA; 2008ko abuztuaren 11koa) VIII. eta IX. eranskinetan ezarritako eskakizunei erantzun beharko diete UNIQUALen aldeko berariazko txosten bat lortzeko. Hau da, lankideko figurarako aldeko txostena lortzeko gutxienez 35 puntu (VIII. eranskina) lortu beharko ditu irakasleak ordainsari-osagarri gehigarrien ebaluazioan, eta agregatuko figurara iritsi nahi badu, aldiz, gutxienez 40 puntu (IX. eranskina) lortu beharko ditu ebaluazio horretan.

Eskakizun horiek betetzea garrantzitsua da berariazko txostena eskatzeari begira; izan ere, eskakizun horiek betetzen ez direnean, aurkako txostena emango du UNIQUALek, eta horren ondorioak egiaztapeneko prozedura orokorra arautzen duen azaroaren 13ko 192/2007 Dekretuaren 8.2 artikuluan aurreikusitakoak izango dira. Gauzak horrela, kontratu-figura jakin baterako UNIQUALen aurkako txostenaren ondorioa zera izango da, eskatzailea ezin izango dela figura bererako beste ezein egiaztapen-prozesutara aurkeztu txosten hori jakinarazten denetik sei hilabete igaro artean.

Berriak
Otsaila
Al.Ar.Az.Og.Or.Lr.Ig.
303112345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728291234
Uniqual: San Prudencio 8, 01005 Vitoria-Gasteiz
Telf: 945.12.33.56, Fax: 945.26.06.27, e-mail: info@uniqual.org