Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentzia
Agencia de Evaluación de la Calidad y Acreditación del Sistema Universitario Vasco
3/2004 Legeak, otsailaren 25ekoak, Euskal Unibertsitate Sistemari buruzkoak, ezartzen du Gobernuak ordainsari osagarriak ezar ditzakeela irakasle eta ikertzaileentzat, funtzionarioentzat eta langile kontratatuentzat, egokitzat jotzen dituen irakaskuntzaren, ikerketaren eta kudeaketaren inguruko irizpideen arabera —besteak beste, hizkuntza-merezimenduak—, betiere Uniqualek merezimenduen balorazioa egin ondoren.
Uniqualen Administrazio Kontseiluak, urriaren 17ko 209/2006 Dekretuaren arabera, 2008ko abenduaren 10ean onartu zituen irakasleen osagarriei dagozkien ebaluazio-prozedura eta -irizpideak, EHUko irakasleen eta ikertzaileen osagarriak ebaluatzeko eta esleitzeko protokoloan biltzen direnak.
Irakasleen Osagarriak Ebaluatzeko Uniqualen programa, beraz, EHUko irakasleei eta ikertzaileei banako ordainsari osagarriak emateko irakaskuntzaren, ikerketaren eta kudeaketaren beharrezko ebaluazioari dagokio.
EHU-KO IRAKASLEAK ETA IKERTZAILEAK EBALUATZEKO ETA ORDAINSARI OSAGARRIAK ESLEITZEKO IV. DEIALDIA