Eginkizunak

Uniqualen helburua euskal unibertsitate-sistemaren barruan eta nazioarteko europar-esparrua kontuan izanik, kalitatea ebaluatzea, egiaztatzea eta ziurtatzea da.

Uniquali dagokio:

  • Jarduera eta programen kalitatea ebaluatzea, egiaztatzea eta ziurtatzea, eta ikasketa-planen kalitatea ebaluatzea eta egiaztatzea horiek onartu edo aldatu baino lehen. Unibertsitate publikorako irakasleak eta ikertzaileak kontratatzeko haien merezimenduak aztertzen dituzten Euskal Unibertsitate Sistemaren otsailaren 25eko 3/2004 Legean aurreikusitako txostenak igortzea.
  • Irakasle lektoreak kontratatzeko eta publikoak ez diren unibertsitateetako irakasleen irakaskuntza- eta ikerketa- jarduerak ebaluatzeko beharrezkoak diren txostenak igortzea. Irakaskuntza-, ikerkuntza- eta kudeaketa- arloko merezimenduak ebaluatzea, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle eta ikertzaileentzat Euskal Unibertsitate Sistemaren otsailaren 25eko 3/2004 Legean aurreikusitako ordainsari osagarriak esleitzeari begira.
  • Irakasleen (funtzionario eta kontratatuak) banakako merezimenduak balioestea, euskara unibertsitateko jarduera guztietan modu eraginkorrean sartzeko egindako jardueretan, batez ere, irakaskuntzako materialak prestatzea eta kudeatzeari, ikerketa-jarduera eta glosategi espezializatuak zabaltzeari eta gizarteari ezagutarazteari dagozkionak.
  • Ikerketaren kalitatea ebaluatzea.
Berriak
Otsaila
Al.Ar.Az.Og.Or.Lr.Ig.
303112345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728291234
Uniqual: San Prudencio 8, 01005 Vitoria-Gasteiz
Telf: 945.12.33.56, Fax: 945.26.06.27, e-mail: info@uniqual.org