Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentzia
Agencia de Evaluación de la Calidad y Acreditación del Sistema Universitario Vasco
Uniqual Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentzia, Euskal Unibertsitate Sistemaren otsailaren 25eko 3/2004 Legearen bitartez sortu da. Uniqualen estatutuak ekainaren 27ko 138/2006 Dekretuaren bidez onartu dira.
Uniqual, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailari atxikitako zuzenbide pribatuko erakunde publiko gisa sortu da legez eta bere zeregina Euskal Unibertsitate Sistemaren kalitatea etengabe hobetuko dela bermatzea da, Goi Mailako Hezkuntzarako Europar Esparruan ereferentea izateko.